Umorea ikuspuntu feministatik landuko da. Lau orduko bi saio izango dira, zapatuetan.
Egin barre! Umore tailerra ikuspuntu feministatik landuko da, eta Beatriz Egizabal eta Paki Caballero klownak eta feministak izango ditu gidari. Lau orduko iraupena izango duten bi saiotan umorea erdigunean jarriko dute, norbere buruari barre egiten ikasi eta besteekin batera barre egiteko asmoz. Bi saioak zapatuetan izango dira, zehazki, otsailaren 4an eta otsailaren 11n, 10:00etatik 14:00etara bitartean.
Izena ematea zabalik dago, etxelila@ondarroa.eus helbidera idatzita edo 664 54 73 67 /946 13 40 08 telefonoetara deituta. Matrikulazioa 10 euro dira.
Gidarien esanetan zeresanak kanpoan utzi eta barre egitea helburu izango du tailerrak: “Emakume hori barrez ari da beti, ez da arduratsua izango. Emakume horrek ez du inoiz barre egiten, samindua egongo da. Emakume horrek gauza guztiekin egiten du barre, tuntun samarra izango da. Emakume horrek ez du ezergatik ere barre egiten, handiustea izango da. Emakume horrek graziosoa dela uste du, baina emakumeak ez dira umoregile onak. Gustuko dut emakume horren umorea, ez du emakumea ematen. Arduragabeak, saminduak, tuntunak, handiusteak, umoregile kaskarrak eta emakumeak ez diruditenak. Ongi etorriak izango dira tailer honetan. Barre egingo dugu elkarrekin, hasteko eta behin geure buruari egingo diogu barre. Sudur gorri batekin kamuflatuta anonimotasuna mantenduko dugu”.