Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Herri kirolekin gozatzeko ekintza dakarte Aulestiko Narea auzoko San Bizente jaiek

Zapatuan [urtarrilak 28] ospatuko dituzte San Bizente jaiak Narea auzoan. Beti-betiko ekintzez gain, arratsaldean ere haur eta gaztetxoei zuzendutako ekintza antolatu dute aurten.

Ume eta gaztetxoak, 2019ko jaietan egindako umeentzako jolasetan parte hartzen.
Asier Alkorta
Aulesti
2023/01/25

Aulestiko Narea auzoko auzotarrek herritarrentzako gogotsu prestatzen dituzten jaiak dira San Bizente jaiak. Hala, aurten urtarrilaren 28an ospatzea erabaki dute. Auzotarrek esan dutenez, orokorrean beti-betiko ekintzak izango dira nagusi. Hori bai, orain arte ez modura, aurten arratsaldean ere haur eta gaztetxoei zuzendutako ekintza egingo dute.

Mezagaz hasiko da ospakizuna, eta ostean umeentzako jolasak egingo dituzte. “Nahiz eta urteroko hitzordua izan, saiatzen gara urte bakoitzean jolas ezberdinak sartzen”, azaldu dute auzotarrek. Ostean, beti bezala, zaldi dema egingo dute; Aulestiko Kobaren Txikitor zaldia eta Ibekohondoren Kaiku nor baino nor gehiago ariko dira.

Arratsaldean karta jokoen txanda izango da. “Orain arte Briska eta Mus txapelketak ordu berean egiten ziren. Aurten, baina, ordu ezberdinetan egitea erabaki dugu”. Beraz, 17:00etan Briska Txapelketa egingo da eta 18:00etan Mus Txapelketa. “Bi txapelketetan sariak berdinak izango dira”. Hala, lehenengoek 200 euro eta txapelak eskuratuko dituzte, bigarrenek 120 euro eta hirugarrenek 90 euro.

Orain arte ez modura, aurten, arratsaldean haur eta gaztetxoei zuzendutako ekintza antolatzea erabaki dute. “Herri kirolekin gozatzeko ekintza egingo dugu haiei zuzenduta. Dena dela, ekintza horretan familian ere parte hartu daiteke”. Ostean, eta eguneko jaiari amaiera emateko, txokolatea banatuko dute.

EGITARAUA:

  • 12:00: Meza auzoko ermitan.
  • Ostean: Umeentzako jolasak.
  • 13:00: Zaldi dema: Aulestiko Kobaren Txikitor zaldia vs. Ibekhondoren Kaiku zaldia.
  • 17:00: Briska Txapelketa (hirukoteka)
  • 18:00: Mus Txapelketa.
  • 17:30: Herri kirolekin gozatzeko haur eta gaztetxoentzako zein familia osoan aritzeko ekintza.
  • Ondoren: Jaiari amaiera emateko txokolatea banatuko dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.