Lehen mailako lehian lau bikoteren artean egongo da norgehiagoka; Mikel Larrañaga eta Arkaitz Jauregi, Eneko Otaño eta Jesus Mari Mujika, Julen Alberdi Txikia IV.a eta Iñaki Azurmendi, eta Ugaitz Mugertza mutrikuarra eta Julen Larrea. Promozio mailakoan, berriz, hiru bikote lehiatuko dira: Eloi Corchero eta Aratz Mugertza, Eneko Saralegi eta Asier Pellejero, eta Julen Kañamares eta Julen Olano.
Sarrerak eskuragarri daude Azpeitiko Mendizabal erretegian eta Zestoako Turismo Bulegoan, hogei euroren truke. Hala ere, bihar sarrerak erosteko aukera egongo da, jaialdia hasi baino ordubete lehenago, Zestoako kiroldegiko leihatilan bertan.