Mugertza anaiak, txapeletik urrun Sherpa.ai txapelketan
Julen Alberdi 'Txikia IV.' eta Iñaki Azurmendi izan dira nagusi Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketan.
Zestoako kiroldegiko pilotalekuan lehiatu zen atzo [urtarrilak 29] Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketa. Mugertza anaiek ezin izan zuten txapela eskuratu, baina biak ala biak, “sentsazio onekin eta pozik gaude egindako lanarekin”.
Finala oso estua izan zen, “hasieratik nahiko erraz hartu zuten aurrea Txikiak eta Azurmendik nahiko errez hartu zuten aurrea, baina gainontzeko bikoteok 40 segundoren barruan geratu gara”. Txikia IV.a eta Azurmendi nagusitu ziren, 30 minutu eta zazpi segundoan sei kanaerdiko, sei 60 ontzako eta bi oinbiko ebakita.
Bigarren postua lortzeko lehia bizia egon zen, eta azkenean, Eneko Otaño eta Jesus Mari Mujika nagusitu ziren. Hirugarren postuan geratuz Mikel Larrañaga eta Arkaitz Jauregi. Lanak bukatzen azkenak Ugaitz Mugertza mutrikuarra eta Julen Larrea izan ziren, 32 minutu eta 22 segundoko denbora eginda. “Hiru bikoteen artean lehia egon zen. Gure aldetik adarrak ere izan genituen, eta bigarren postua ezin izan genun eskuratu”.
Promozio mailari dagokionez, Julen Kañamares eta Julen Olanok jantzi zuten txapela. Eneko Saralegik eta Asier Pellejerok osatutako bikoteak eskuratu zuen bigarren postua, eta hirugarrenak izan ziren Eloy Corchero eta Aratz Mugertza mutrikuarra.