Erronka 54 kilometroko ibilbidea osatzea zen 3.928 metroko desnibel metatuarekin. 4 ordu eta 17 minutuan Teideko gailurra jotzea lortu zuen Kortazarrek, eta goian geldiune bat eginez, beheranzko bideari ekin zion. Gogorragoa izan zen bigarren zatia Kortazarrentzat, orkatila bihurritu baitzuen. Hala ere, aurrera egin eta erronka lortu zuen: ” Pozik nago lortutakoarekin. Dena eman dut eta amaieraraino ahalegindu naiz, erronka hau ez baita soilik nirea, atzean lantalde bat izan dut”.
Oihana Kortazarrek errekorra hautsi du
Teideko igoera eta jaitsiera burutu ditu 6 ordu eta 41 minutuan, lehen emakumea izan da marka zazpi ordutik jaitsi duena.