Markina-Xemeingo Udalak euriak eragindako Goierriko bideko kalteak konpondu ditu
Urtarrilaren 17an, 20 metro inguruko zatian, bideak behera egin zuen eta bide erdian arrakala bat agertu zen.
Joan den asteko euriteek hainbat kalte eragin zituen, horietako bat Markina-Xemeingo Goierri bidean izan zen, Arrate baserriaren eta Satzuko bidegurutzearen arteko errepidean. Urtarrilaren 17an, 20 metro inguruko zatian, bideak behera egin zuen eta bide erdian arrakala bat agertu zen. Kalteak gainera txarrera joan ziren, arrakala are gehiago zabaldu zen, eta udalak errepidea itxi behar izan zuen.
Markina-Xemeingo Udalak ahal bezain arin hasi zen konponketa lanekin eta aurreikusi baino lehenago amaitu dituzte. Joan den barikutik [urtarrilak 27] ostera ere zabalik dago bidea. Hala ere, udal ordezkariek esan dute hormigoiak gogortasun apur bat hartu arte, 3.500 kiotik gorako ibilgailuek ezingo dutela bertatik igaro. Hau da, gutxienez bi astez.