Ondarroako Iparkale eta Pixape kaleak lotzen dituen igogailua matxuratu dute
Ondarroako Udaletik jakinarazi dutenez "igogailua bi lagunek matxuratu dute".
Ondarroako Iparkale eta Pixape kaleak lotzen dituen igogailua matxuratu dute asteburuan, hori dela eta, zerbitzuz kanpo egongo da gutxienez bi astez. Konponketa lanek 5.300 euro inguruko kostua izango dute. Udaletik jakinarazi dutenez Udaltzaingoak ikerketa abiatu du kaltea eragin dutenei gastua ordainarazteko.