Astigarragara irteera antolatu du Burumendi Mendizale Elkarteak
Otsailaren 12an izango da irteera. Izena emateko aukera dago otsailaren 6a bitartean.
Mutrikuko Burumendi Medizale Elkarteak Astigarragara irteera antolatu du otsailaren 12rako, zehazki, mendi irteera, eta ondoren, Ipintza sagardotegian bazkaria. Izena emateko epea otsailaren 6 [astelehena] amaituko da. Mutrikun aparra dendan izana eman daiteke, Ondarroan, berriz, Anaitan. Internet bidez egiteko aukera ere badago, hemen. Autobus bidaia eta Ipintza Sagardotegian bazkaria 50 euro izango da.
Astigarraga inguruko mendietara egingo dute irteera goizean, antolatzaileek adierazi dutenez zailtasunik gabeko ibilbidea izango da, lau ordu inguru iraungo duena. Autobus zerbitzua egongo da irteerara joateko; Markina-Xemeindik abiatuko da 08:00etan, eta autobusak lehen geldialdia Ondarroako Astilleruko geralekuan 08:15ean, ondoren, Mutrikuko Txanbolingo birigilgunean egingo du, 08:20an. Azkenik, Deban geldituko da 08:30ean.