Garbigune mugikorra, eskualdeko udalerrietan
Garbigune mugikorra Gizaburuagan, Amoroton eta Berriatuan egongo da, otsaila eta martxoa bitartean.
Garbigune mugikorra Lea-Artibaiko udalerrietan egon eta egongo da. Hain zuzen ere, Munitibarren nahiz Aulestin atzora arte eskuragarri egon ondoren, atzo bertan zabaldu zuten Amoroton eta Gizaburuagan, eta hilaren 21era arte egongo da. Era berean, otsailaren 21etik martxoaren 7ra bitartean Berriatuan egongo da.
Herriz herriko garbigunea erabiltzen dutenek ondorengoak utzi ahalko dituzte bertan: etxeko tresna txikiak, ezkaratzeko tresnak, etxeko olioa (ontzi txikitan), sakelako telefonoak, kableak, pinturak edo disolbatzaileak, aerosolak, kutsaturiko xurgatzaileak, tonerrak zein tintazko kartutxoak, metalezko eta plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak.