Entxufatu Herriko Komertziora zozketako sari bat banatu dute
Lehenengo saria duen txartela ez da agertu, ezta ordezkoa ere.
Mutrikuko Udalak 2022ko Gabonei begira kanpaina berezi bat antolatu zuen Entxufatu Herriko Komertziora izenarekin, eta bi bizikleta elektronikoren zozketan parte hartzeko txartelak banatu zituzten, herriko komertzioetan egindako erosketekin. Gaur, zozketako bigarren saria banatu dute; Orbea OpCma E50 bizikleta eman zaio Oihana Etxabe Fernandez irabazleari.
Lehenengo saria. Udaletik adierazi dutenez oraindik ez da agertu lehen sariaren irabazlea. “Esan digutenez lehen sari horren zenbakia zuenak boletoa galdu du beraz ordezko zenbakia izango litzateke bizikleta jasotzeko aukera duena”. Ordezko zenbakia, 64.025 zenbakia da, eta Denbaberri Autozerbitzuan eman zen, “Beheko Eroski bezala ezagutzen den dendan”. Hortaz, udalak herritarrei mezu bat helarazi nahi izan die: ” Begiratu etxean dituzuen boletoak eta sariduna bada turismo bulegora ekarri”.