Ondarroako IV. Jose Mari Naberan Herri Krosa martxoaren 19an egingo da
Ibilbide handia egingo dutenek aurretiaz izena eman behar dute.
Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatuta, martxoaren 19an (domeka) egingo da proba; 11:00etan hasiko da ibilbide handia, 12:15ean ertaina eta txikia (txikia LH-2ra artekoentzat), berriz, ertaina amaitzen denean. Edozeinek parte hartu dezake proban.
Ibilbide handia egiteko asmoa dutenek aurretiaz izena eman behar dute, internetez; martxoak 17ko gauean amaituko da izena emateko epea. Ostera, ibilbide ertaina (1.340 metro) edo txikia (380 metro) egingo dutenek egunean bertan izena eman beharko dute, 11:00etatik 12:00etara, Itsasaurren.
- Prezioak. Ibilbide handia egingo dutenek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta ertaina edo txikia egingo dutenek euro 2. “Ibilbide ertaina edo txikia egiten dutenek ordaindutakoa Yaalah elkartearentzat izango da”.
- Dortsalak: Ibilbide handia egingo dutenek egunean bertan jaso beharko dituzte dortsalak, 10:00etatik 10:50era bitartean Itsasaurren.
- Ibilbideak:
- Handia (7.200 metro): Ibilbide URDINA>Itsasaurre Plaza-Kalatraba-Astilleru pasealekua-Latxanbre Plaza-Zaldubide-Zaldupeko zubia-San Ignazio-Erribera-Nasa-Kafe Atzea-Alameda-Itsasaurre Plaza + Ibilbide GORRIA> Itsasaurre Plaza-Kalatraba-Plaiko morrora (joan-etorri)-Astilleru pasealekua-Latxanbre Plaza-Zaldubide-Zaldupe anexora joan-etorria-Zaldupeko zubia-Liburutegia-San Ignazio erreka albotik-Ibaiondo erreka albotik-Zubi Zahar Herri ikastola-Ibaiondo-Iturribarri-San Ignazio- Erribera-Nasa-Kafe Atzea-Alameda-Itsasaurre Plaza.
- Ertaina (1.340 metro): Itsasaurre-Alameda-Itsasaurre-Kalatraba-Plaiko morru-Kalatraba-Itsasaurre.
- Txikia (380 metro): Itsasaurre-Alameda-Itsasaurre.
- Sariak: Lehen hiru neskak, lehen hiru mutilak eta Ondarroako lehen neska eta lehen mutila sarituko dituzte.