Etxelila Aringaingan taldeak bigarren talde handienaren saria jaso du Lilatoian

Inoizko parte hartze daturik handiena bildu du Lilatoiak: 6.000 emakume.

Lilatoiaren 33. edizioa burutu zen atzo [martxoak 5] Donostian.  Atletico San Sebastian klubak antolatzen duen lasterketak  inoizko parte hartze handiena izan du, zehazki, 6.000 emakumek kolore morez margotu zuten Donostia; az baino mila korrikalari gehiago batuz.

Ondarroako Etxelila Aringaingan taldeak 114 korrikalari bildu zituen, eta bigarren talde jendetsuenaren saria eskuratu zuten.

Iturria: Fernan Aiartzaguena