'Entxufatu herriko komertziora' kanpainaren zozketa berria egin dute
11.496 zenbakia da lehenengo saritua. Ordezko lau zenbaki atera dituzte.
Entxufatu herriko komertziora kanpainaren zozketa berria burutu dute, eta zenbaki saritua 11.496 zenbakia da. Sarituak astebeteko epea izango du txartela aurkezteko, zehazki, martxoaren 16a izango da azken eguna.
Horrez gain, lehenengo zenbaki saritua ez bada agertzen, ordezko lau zenbaki atera dituzte. Aste bete izango du ordezko zenbaki bakoitzak txartela aurkezteko:
- 1. ordezko zenbakia: 61.287 (martxoak 23 azken eguna)
- 2. ordezko zenbakia: 34.847 (martxoak 30 azken eguna)
- 3. ordezko zenbakia: 49.151 (apirilak 6 azken eguna)
- 4. ordezko zenbakia: 56.719 (apirilak 13 azken eguna)