Ondarroako Unanue musika eskolak emanaldiak eskainiko ditu
Hiru egun zehaztu dituzte, eta herriko leku ezberdinetan eskainiko dituzte emanaldiak.
Ondarroako Unanue udal musika eskolak Kamarak kalean ekimena antolatu du, eta emanaldiak egingo dituzte herriko gune ezberdinetan, datorren astean; zehazki, martxoaren 13tik 17ra bitartean.
- Martxoaren 13an [astelehena] biolinak, tronpak, txeloa eta saxofoiak aterako dira, 17:30ean, Alaiko eskaileretan.
- Martxoaren 14an [martitzena] biolinak, tronpak, gitarrak eta akordeoiak aterako dira, 17:00etan, Likona dorrean eta egoitzan.
- Martxoaren 17an, trikitilariak ariko dira kalez-kale, 16:30ean. Flautak, tronpetak eta bonbardinoa, berriz, 17:30ean.