Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Etxebarria Ueman sartuko da

Etxebarriagaz batera beste hiru udalerri ere Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera batuko dira martxoaren 25ean Azpeitian egingo den ekitaldian. Lau herriak gehituta, Uemak 100 udalerriren langa gainditu du.

Jesus Iriondo Etxebarriko alkatea, eskumatik bigarrena, beste udalerrietako eta Uemako ordezkariekin batera, martxoaren 25eko ekitaldirako dei egiten. Argazkia: Uema
Asier Alkorta
Etxebarria
2023/03/14

Martxoaren 25a Etxebarria Ueman sartuko da. Eta Etxebarriagaz batera, Arrankudiaga, Arruazu eta Doneztebe ere Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera batuko dira. Egun berezia izango dela esan dute Umeako ordezkariek. Izan ere, lau herri horiek gehituta, Uema 101 udal edukitzera helduko da, guztien artean 305.000 biztanleko lurgunea osatuz. Lau udalerriak Uemara batzeko eta mankomunitateak 100 udalerritako langa gainditu duela ospatzeko, ekitaldia egingo dute martxoaren 25ean Azpeitian.

Datorren astean Ueman sartuko diren lau udalerri horietako ordezkariek agerraldia egin dute gaur [martxoak 14] Arruazun. Horretan, udalerri euskaldunen garrantzia eta Euskal Herriak oztopoen gainetik euskarari eusteko egin duen bidea oroitzeko Azpeitian egingo den ekitaldira joatera deitu dute.

Iraitz Lazkano Uemako lehendakariak esan duenez, hiru helburu ditu martxoaren 25eko ekitaldiak: “Batetik, 101 udal horiek euskaratik eta euskaraz herri honi egiten dioten ekarpena aitortzea eta eskertzea. Horretarako, udal horietako ordezkariak ez ezik, udalerri horietako euskalgintzako lagunak ere gonbidatu ditugu, aitortza eta eskertza guztientzat izatea nahi dugulako”.

Ekitaldia Azpeitiko Soreasu Antzokian egingo da. Lekua 540 ikuslerentzako mugatuta dagoenez, aurretiaz izena eman behar da: EMAN IZENA

Udalerri euskaldunek eta euskararen arnasguneek duten garrantzia ere nabarmenduko dute. “Euskararen erdia udalerri euskaldunetan ekoizten dela adierazten dute adituek eta soziolinguistek. Ekoitzi ez ezik, biziberritu ere egiten da euskara udalerri euskaldunetan, belaunaldiz belaunaldi, modu naturalean. Horrek egundoko eragina dauka euskararen erabileran, udalerri euskaldunetan ez ezik udalerri euskaldunetako herritarrek beste herrietara ere zabaltzen dutelako euskara, efektu biderkatzailea sortuz. Beraz, ezinbestekoa da udalerri euskaldunak zaintzea, babestea eta garatzea”.

Azkenik, euskaldunak eta udalerri euskaldunak asko aldatu direla eta, ezagutzaren eta erabileraren arteko arrakala leuntzeko udalerri euskaldunetan erronka berriak dituztela gaineratu dute. “Herritarren kontzientziazioan eragiten jarraituko dugu, baina askoz neurri sendoagoak ere behar ditugu. Horiei buruz aritu eta aurrera egiteko ditugun erronkak ere aipatuko ditugu ekitaldian”.

Ekitaldia Azpeitiko Soreasu Antzokian egingo da (11:00), baina aretoak 540 ikuslerentzako lekua daukanez eta aretoa bete daitekeela aurreikusita, ekitaldira joateko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, nahikoa da labur.eus/uema100 helbidera sartzea eta izena ematea.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.