Lejardi eta Solabarrieta saritu dituzte Bizkaia Kirola Sarietan
2023ko Bizkaia Kirolak Sariak ekitaldia ospatu zen atzo [martxoak 13].
Bizkaiko Foru Aldundiak 2023ko Bizkaia Kirolak Sariak banatu zituen atzo [martxoak 13] Bizkaia frontoian. Bederatzi sari banatu zituzten, eta horien artean, zehazki, Lea-Artibai eskualdeko bi ordezkari izan ziren; Ager Solabarrieta ondarrutarra eta Arai Lejardi markina-xemeindarra.
Banakako kirolaren kategoriako Argizagi Saria lortu zuen Ager Solabarrieta Txakartegik, tiro egokituan egindako lorpenengatik, tartean Munduko txapelduna izan da 2022an. Bestalde, etorkizun handiko gazteen kategoria saritzen duen Izar Gaztea Saria Arai Lejardi Larrinagarentzat izan zen, puntistaren lorpenen artean, hain zuzen ere, atzo irabazi zuen emakumezkoen Winter Seriesa.