Mutrikuko Musika Bandaren udaberriko kontzertua

Kontzertua Ibai Pastorren zuzendaritzapean burutuko da.

Mutrikuko Musika Bandak Udaberriko kontzertua eskainiko dute zapatuan [martxoak 18], 13:00etan, Zabiel plazan. Hala ere, eguraldi txarra eginez gero Santa Katalina Komentuan egingo dela adierazi dute. Kontzertua Ibai Pastorren zuzendaritzapean burutuko da, eta jada zehaztu dute zein izango den programa:
  • R.Talensen Tercio de Quites (Pasodoblea)
  • G.Gimenezen La Boda de Luis Alonso (Zarzuela)
  • J. Guridiren Amorosa (10 Melodias Vascas, Euskalduna)
  • Tchaikovskyskiren (Mold.: Jaroc) Slavische Mars
  • H. Zimmeren  (Mold.: A. Tenorio) Interestellar (Soinu Banda)
  • B. Herrmanen (Mold.: J. Bacook) Psycho (Soinu Banda)
  • A. Márquezen (Trans.: Oliver Nickel) Danzón Nº2 (Latinoa-Mexikarra)