Barikuan plazaratuko dituzte aurkeztuko diren kideak, 19:30ean frontoi alboan egingo duten agerraldian.
EH Bilduk estreinako udal hauteskundeetara aurkeztea erabaki du Ispasterren, “gogoeta prozesu baten ondorioz”. Aurkeztuko diren kideen zerrenda prest dute koalizio abertzalekoek; barikuan egingo dute publiko, 19:30ean, frontoi alboan. Bost emakumek eta bost gizonek osatuta egongo dela aurreratu dute, eta izen-abizenak ekitaldian plazaratuko dituzte.