LeartiADI SOS Taldeak Valladoliden du hitzordua
18 soroslek parte hartuko dute Valldoliden lehiatuko den Espainiar estatu mailako proban.
XX. ‘ Valladolid hiria’ Salbamendu eta Sorospen txapelketan parte hartuko du Lea-Artibaiko LeartiADI SOS Taldeak, asteburuan. Taldeko 18 soroslek lehiatuko dute txapelketan: “Ilusio handiarekin goaz, goi mailako txapelketa bat baita. Gainera, igerilekuko kategorian Espainia mailan lehiatuko dugun lehenengo aldia izango da”.
Gaur gaurkoz hamar taldek parte hartuko dutela baieztatu dute, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoatik talde bakar bat aurkeztu da, LeartiADI SOS taldea: Union Esgueva Valladolid, Vallecas SOS, Benidormeko Salbamendua, Benaventeko Salbamendua, Dragones Zamora, Laguna SOS, Club Oca SOS Palentina, Leoneko Salbamendua eta Club Salvamento Almendralejo dira gainontzeko taldeak.
Zapatuan [martxoak 18] igerilekuko probak lehiatuko dira, eta LeartiADI taldeko kirolariek bost probatan parte hartuko dute: 100 metro sorosle, 50 metro panpina atoian eramatea, 4×50 erreleboak panpina atoian eramatea, 50 metro panpin txikia atoian eramatea hegalekin, eta 25 metro panpina txikia atoian eramatea. Domekan [martxoak 19], berriz, hondartzako probak lehiatuko dituzte, eta LeartiADI SOS Taldeak banderen proban parte hartuko du.