68 lan aurkeztu dira Berriatuko VIII. Ipuin eta Marrazki Lehiaketara
Sari banaketa ekitaldia gaur [martxoak 16] egin dute. Marrazkiak astebetez liburutegian egongo dira ikusgai; martxoaren 20tik aurrera egile bakoitzak berea hartu ahalko du.
Beste behin ere Berriatuko Ipuin eta Marrazki Lehiaketak parte hartze zabala eduki du. “Urtetik urtera gero eta lan hobeak aurkezten dira”, esan dute antolatzaileek. Irabazleak ondokoak izan dira:
- Ipuinak:
- LH3 eta LH4: Noa Arantzamendi Arretxea (Rosi ta Mori)
- LH5-LH6: June Etxaniz Gestoso (Gauza txiki perfektuen mapa)
- 12-15 urte bitartekoak: Doltza Txakartegi Beitia (Antzekoak gara)
- 16 urtetik gorakoak: Yoseba Malaxetxebarria Elordi (Familiako sekretua)
- Marrazkiak:
- HH2-LH2: Liher Ibarra Manzano
- LH3-LH4: Fatou Senghor Diome
- LH5-LH6: Araia Garcia
- 12-14 urte: Beñat Elustondo Bedialauneta
- 15 urtetik aurreakoak: Aiora Aristondo Azkonobieta