Herriko kandidatura osatzeko prozesuak aurrera darrai Amoroton
Herriko kandidatura osatzeko bigarren bozketa saioa egin dute Amoroton. Ainhoa Ansorregi Txurrukak jaso ditu boto gehien: 116.
Maiatzeko udal hauteskundeei begira, Amoroton bete-betean sarturik daude bozketa prozesuan. Hain zuzen ere, herriko kandidatura osatzeko bigarren bozketa saioa egin dute, eta parte hartzea handia izan da: 260 boto zenbatu dituzte guztira. Kopuru horretatik 259 izan dira baliodunak, eta bakarra, ostera, nulu edo baliogabea; boto zuririk, aldiz, ez da egon. 116 botogaz, Ainhoa Ansorregi Txurruka dago, egun, buruan; atzetik ditu Aitor Lapresa Ibarra, 78 botogaz, eta Iratxe Arriola Ibarra, 73gaz.
Bozketaren emaitzak:
Ainhoa Ansorregi Txurruka: 116 boto.
Aitor Lapresa Ibarra: 78 boto.
Iratxe Arriola Ibarra: 73 boto.
Inma Urrutibeaskoa Arriaga: 68 boto.
Asier Arrizabalaga Aranguena: 65 boto.
Gotzone Goitiandia Laka: 62 boto.
Aitor Arostegi Orbegozo: 60 boto.
Jon Arriaga Laka: 59 boto.
Mikel Arrizubieta Gabiola: 52 boto.
Gurutz Arriaga Goitiandia: 46 boto.
Antxon Gabiola Idoiagabeitia: 45 boto.
Ana Jesus Urkidi Atxurra: 45 boto.
Ainhoa Arrizubieta Gabiola: 43 boto.
Leire Bollar Kortabitarte: 36 boto.
Garazi Navarro Ugarteburu: 36 boto.
Kepa Arruza Figueroa: 33 boto.
Carmelo Elordi Zelaia: 33 boto.
Alaitz Gabiola Gogenola: 28 boto.
Jon Laka Telleria: 24 boto.
Eider Zatika Kortabitarte: 16 boto.
Aitor Garcia Arzubieta: 3 boto.