Antxoa Egunean kale salmentako postuak ipini aha izateko eskaera epea zabaldu dute, eta apirilaren 21era arte egongo da zabalik; aurten maiatzaren 13an ospatuko da jaia. Eskaerak udaletxean aurkeztu behar dira: telematikoki edo Erregistro Orokorrean aurkeztutako eskaera orri ofiziala beteta.
“Postu hauek ez dira herriko taldeek Nasa kalean jartzen dituztenak, baizik eta artisau eta antzekoek jartzen dituztenak Kantoipe errebueltan”. Gaineratu dutenez, udalak ez du ipiniko inolako azpiegiturarik eskatzaileentzat.