Zaldi mando eta Kinttopeko sariketa, Aulestin
Martxoaren 18, 19, 20, 25, 26 eta 27an egingo dituzte Aulestiko Kinttopeko eta Zaldi mando probak.
Aulestiko probalekuak Zaldi mando eta Kinttopeko probak hartuko ditu etzitik hasita, Aulestiko Udalak eta Bizkaiko Kirol Federazioak antolatuta. Izan ere, martxoaren 18an, 19an, 20an, 25ean, 26an eta 27an egingo dute lehiaketa.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, Kinttopeko lehen sei sailkatuek eta Zaldi mando probako lehen hamarrek sari ekonomikoa asoko dute. Kinttopeko garaileak, 700 euroko sariaz gain, Ilunzar tabernak emandako txalma ere irabaziko du; zaldi mando probakoak, ostera, 800 eurokoa, udalak emandako txalma eta urdaizpikoa.
Lea-Artibaiko parte hartzaileen sailkapena ere egongo da Aulestin. Irabazleak 200 euroko saria eta Ibetarrik emandako txalma jasoko du. Hori bai, antolatzaileek aurreratu dute, sailkapen horretan parte hartzeko, gutxienez hiru partaideko taldea aurkeztu beharko dela.