Igor Aldalur, EH Bilduren zerrendaburu Ispasterren
EH Bilduk bosna gizon-emakumez osaturiko zerrenda aurkeztu du, Igor Aldalur buru duela.
Joan den barikuan, EH Bilduk aurtengo maiatz amaierako udal hauteskundeetarako Ispasterren osatu duen zerrenda aurkeztu zuen frontoi aurreko plazan. 70 bat herritarren aurrean egin zuten kideen ekitaldia. Hamar lagunek osatzen dute zerrenda, tartean, bost gizonezko eta bost emakumezko. Jona hemen zerrenda guztia.
EH Bilduren Ispasterko zerrenda:
1- Igor Aldalur.
2- Esti Gojenola.
3- Josu Errasti.
4.- Iñaki Antiguedad.
5- Dorleta Telleria.
6- Amaia Puente.
7- Txemari Rementeria.
8- Amaia Arroniz.
9.- Joseba Galletebeitia.
10- Irantzu Larrakoetxea.
Lehenengo aldia da EH Bildu Ispasterren aurkezten dela. 2023an, beraz, 16 urtez Herritarren Ahotsa (HA) izandakoari jarraipena emango diote, eta EH Bildu modura Lea-Artibaiko egituran sartuko dira. Hamar lagunek osatzen dute zerrenda, bost gizon eta bost emakume biltzen duena. Barikuko agerraldian, gainera, zuzeneko musika, tango dantza eta bertso saioa ere egon ziren; bertaratutakoak, bukatzeko, kopauan bildu ziren.