Delirium Tremens taldearen kontzertua dakar Mutrikuko 26. Berdel Egunak
Urteroko hitzorduez gain, haurrentzako tailerrak, artisauen azoka eta tokiko ekoizleen merkatu txikia egongo dira aukeran. Barikuan [martxoak 24] Berdel Aipamena emateko ekitaldia egingo da.
Mutrikun hasita daude 26. Berdel Eguna ospatzeko motorrak berotzen. Hala, barikuan [martxoak 24] Mutrikuko Udalak urtero banatzen duen Berdel Aipamena saria emateko ekitaldia egingo da, 19:30ean, Zabiel kultur etxean. Eta egun horretatik aurrera Mutriku berdel usainez jantziko da. Izan ere, Berdel Eguna (apirilak 1) heldu bitartean, askotariko ekintzak egongo dira, eta gehienetan berdela izango da protagonista.
26. Berdel Egunak, aldiz, urteroko ekintzak dakartza. Berdel dastaketa herrikoia eguerdian egingo da, baina goizean goizetik hasita, tokiko ekoizleen azoka, artisauen azoka, umeentzako tailerrak, herriko abesbatzen kontzertua eta beste hainbat ekintza egongo dira. Egunagaz amaitzeko, Delirium Tremens eta Belarri Fuckers taldeen kontzertua egongo da, doan, portuan.
EGITARAUA:
- 10:00-14:00: Izan arrantzale haurrentzako arrantza tailerrak, Kofradia Zaharreko arkupean. Ekintza Kofradia Itsas Etxeak lagunduta egingo da.
- 10:30: Mutrikuko XV. Belaontzien Arteko Txapelketaren hasiera. Antolatzailea: Kalatxori Bela Elkartea.
- 10:30: Merkatu Txikia Mutrikuko eta eskualdeko ekoizleekin, portuan.
- 11:00-14:00: Aritsau eta sortzaileen azoka, Txurruka Plazan. Antolatzailea: Eixu artisau elkartea.
- 12:00: Haurrentzako sorkuntza tailerra, doan, Txurruka Plazan.
- 12:00: Herriko abesbatzen kontzertua, Zabiel Plazan. Oharra: Eguraldi txarra egingo balu, kontzertua komentuan egingo litzateke.
- 13:00: Berdel Pintxo Dastaketa Herrikoia, portuan.
- 13:00: Trikitilariak herriko kaleetan zehar.
- 19:00: Kontzertuak portuan: Delirium Tremens eta Belarri Fuckers.