Fernanda Kaltzakorta Alegria berriatuarrak 100 urte bete ditu

Kaltzakorta 1923ko martxoaren 7an jaio zen. Horren harira, Berriatuko Udalak oroigarri bat eta lore sorta oparitu dizkio; Miren Arrizabalaga Arrizabalaga eta Julene Garate Kaltzakorta udal ordezkariak joan ziren haren etxera.

Fernanda Kaltzakorta Alegira, Berriatuko Udal ordezkarien eskutik oroigarria eta lore sorta jasotzen. Argazkia: Berriatuko Udala.