Mugertzaren lehenengo apustua da, eta probatzeko gogoz dagoela aitortu du: “Aizkora mundua utzi baino lehenago probatu nahi nuen gauza bat zen, eta momentu ona iruditzen zait”. Mutrikuarrak “sentsazio onekin” dagoela aitortu du, eta gogotsu helduko da Otañoren aurkako lehiara. Hutsik ez egitea izango da gakoa: “Segundoak dira galtzen dituzunak eta nekatzen zarenak, baina azken hiru lau hilabeteetan gustura nabil”.
Mugertza eta Otaño, aurrez aurre
Domekan [martxoak 26] 12:30ean, Azpeitiko zezen plazan lehiatuko dute aizkora apustua.
Ugaitz Mugertza mutrikuarrak eta Eneko Otaño beizamarrak aizkora apustua lehiatuko dute domekan [martxoak 26], 12:30ean, Azpeitiko zezen plazan. 20 kanaerdiko moztu beharko ditu Mugertzak, eta bat gehiago, 21, bere aurkariak. Abenduaren 9an, Azpeitiko Mendizabal erretegian adostu zuten apustua.