Irantzu Gallastegi preso mutrikuarra Euskal Herrira lekualdatuko dute
Gallastegirekin batera, beste lau preso ere Euskal Herrira lekualdatuko dituzte. Azken lekualdaketa horiekin euskal presoen urruntze politikari amaiera emango dio Espainiako Gobernuak.
Irantzu Gallastegi Sodupe preso mutrikuarra Euskal Autonomia Erkidegoko espetxe batera hurbiltzeko agindua eman dute gaur [martxoak 24], hain zuzen ere, Asier Borrero, Gregorio Escudero, Garikoitz Etxeberria eta Faustino Marcos presoekin batera.
Espainiako Barne Ministerioaren menpe dagoen Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak aipatutako bost presoak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) espetxeetara hurbiltzeko agindua eman du gaur [martxoak 24], eta lekualdaketa horiekin, Espainiako Gobernuak euskal presoen urruntze politikari amaiera emango dio.
Gallastegi 2005eko ekainaren 14an espetxeratu zuten eta 2024ko azaroan beteko ditu zigorraren hiru laurdenak. 2021eko martxoan Huelva II (Andaluzia, Espainia) espetxetik Estremerara (Madril, Espainia) lekualadatu zuten, eta ordutik han egon da.