Etxebarriko EH Bilduk “talde berritua” aurkeztu du
Koldo Ibarzabal Ansola izango da alkategaia eta udala kudeatzeko eredu “parte hartzailea” azpimarratu du.
Etxebarriko EH Bilduk “talde berritua” osatu du maiatzaren 28ko udal hauteskundeei begira. Adierazi dutenez, udal taldearen zerrenda proposatzeko ariketa zabala burutu zuten herriko oinarri sozialagaz. Bertan, emaitza “oso anitzak” jaso zituztela esan dute eta horren isla da aurkeztu duten zerrenda.
Koldo Ibarzabal Ansola izango da alkategaia eta udala kudeatzeko eredu “parte hartzailea” azpimarratu dute: “Etxebarrirentzako erabaki garrantzitsuak hartzeko garaiak izango dira hurrengo urteak. Udalean proiektu berritzaileak eta parte hartzaileak aurkeztuko ditugu eta erabakiak herritarrekin batera hartzeko lan egingo dugu”.
Zerrendakideak:
- Koldo Ibarzabal Ansola
- Jesuri Zamora Arrieta
- Zaloa Zenarrutzabeitia Iruguenpagate
- Iraide Baskaran Uranga
- Kaiet Bereziartua Zubialdea
- Ainhoa Arrieta Gisasola
- Izarne Arrieta Bereciartua
- Juan Iruguenpagate Larruskain
- Irune Arrieta Astola
- Aritz Garechana Muguruza