Eikak 50 urte betetzen ditu, eta ospakizun bideoa kaleratu du

Kooperatibak urtean zehar ekintza gehiago egingo dituela aurreratu du: "data berezia elkarrekin ospatzeko lanean ari gara".

50 urte betetzen ditu aurten Eikak. Oraingoz, ospakizun urtea estreinatzeko Etxebarriko lantegian grabatutako bideo bat argitaratu dute. Hala ere, aurreratu dutenez, baina, “denbora gutxian” ekintza gehiagoren berri emango dute. Eika 1973an sortu zen, bere sorreraren helburua emakumea lan-merkatuan sartzea izan zen, “eta hasierako amets hori betetzeko apustu eta lan egiten jarraitzen dugu”.