Bide alternatiboak egin dituzte eta beste zenbait bide zabaldu segurtasunerako.
Udalak hainbat lan egin nahi izan ditu Done Jakue bidea jendez bete aurretik, hau da, denboraldia hasi aurretik. Akarregi ingurutik Barroetara jaisten den bidearen azken zatian, adibidez, “aldaketa baten beharra” ikusi zuten: “izan ere, malda handia duen hormigoizko bide hau oso labankorra da, eta horrek erromes askorentzat arriskua suposatzen du”. Hori horrela, bide alternatibo gisa, PR 24.1 oinezko mendi bidea egokitu dute. “Apur bat laburragoa izateaz gain, egun beroetan itzala eskaintzen du bide honek”.
Lanak bukatuta, seinaleak ere jarri dituzte, erromesen etorreraren atarian. Horrez gain, beste zenbait puntutan (Arnoate-Atzorinzabal inguruan) bidea zabaldu eta garbitu dute. “Gauzak horrela, aurrerantzean, premia sortzen denean, larrialdi kasuetan adibidez, ibilgailuak bertatik igarotzea posible izango da”.