Aaron eta Bailo, Elite Txapelketako irabazleak
Agirrek eta Manzik lehiaketa handiko hirugarren postua eskuratu zuten.
Barikuan [apirilak 14] jokatu zen Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan 2023ko Euskal Herriko Elite mailako Gizonezkoen Txapelketaren finala; Aaronek eta Bailok osatutako bikotea nagusitu zen Gonzalez eta Urangaren aurrean.
Finalak ikuskizuna izan zuen, lau pilotariak gogotsu atera ziren, eta lehenengo setean argi utzi zuten dena emateko prest zeudela. Gogor hasi zen jokoa, eta bietako edozeinek bereganatu ahal zuen seta, irabazteko aukerak oso berdinduta zeuden, baina azkenean 15-14 nagusitu ziren Aaron eta Bailo. Bigarren setari ekiteko prest, lehenengo jokaldietan partidak berdinduta jarraitu zuen, indarrak bananduta zeuden, baina erdialdean Aaron eta Bailok aurrea hartu eta partidua dominatzen hasi ziren. Nagusitasun horri gehitu zitzaizkion Gonzalez eta Urangak huts egindako jokaldi batzuk; 15-8 nagusitu eta txapela merezimendu osoz bereganatu zuten Aaron eta Bailok.
Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida ere lehiatu zen, eta ikuskizunak ez zuen hutsik egin. Lehia izan zen nagusi eta azkenean, hiru set behar izan zituzten Agirrek eta Manzik lehiaketa handiko hirugarren postua eskuratzeko, Alberdi eta Atainen aurka: 15-13, 13-15, 5-3.