Adimen emozionalari buruzko ikastaroan izen ematea zabalik dago
Apirilaren 20a izango da ikastaroaren lehenengo saioa. Izena ematea zabalik dago.
Adimen emozionalari buruzko ikastaro praktikoa antolatu du Mutrikuko Lotune Jabekuntza Eskolak, eta izena emateko aukera dago feminismoaholkularitza@mutriku.eus helbidera idatzita.
Apirilaren 20an abiatuko da ikastaroa, eta maiatzaren 11ra bitartean ostegunero bilduko dira Luardon, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Bi ordu horiek dinamizatzeko ardura izango du Begoña Juaristi gorputz adimenean adituak.
Antolatutako lau saioetan erlaxazio eta arnasketaren bitartez ongizatera bideratutako ariketak proposatuko dira: “Erlaxazio eta arnasketatekniken bitartez, eta mugimendu adierazkorra bezalako tresnen bitartez, gure ongizatera bideratuko gaituzten hainbat alderdi landuko dira saioan. Horien artean, gorputza eta burua harmonizatzea, hemen eta orain arreta garatzea, adierazkortasuna eta sormena sustatzea, erlaxazio fisiko eta mentala ahalbidetzea…”.