Aurrerak 3.mailako taldea izaten jarraituko du
Zapatuan egingo dute denboraldiari amaiera biribila emateko ospakizuna Zaldupen.
Ondarroako Aurrera Kirol Elkartearen taldeak hirugarren mailako taldea izaten jarraituko du beste denboraldi batez. Atzo [apirilak 16] denboraldiko azken aurreko partida jokatu zuten Deustoren aurka, eta berdinketako puntu bakarragaz, mailari eustea lortu zuten Aurrerako mutilek.
Ospatzeko eguna izan zen atzokoa, jokalariak, entrenatzaileak, talde teknikoak eta zuzendaritzak, hurbildutako jarraitzaileekin batera ospatu zuten taldearen lorpena. Gainera, kirol elkartetik jarraitzaileei eskerrak helarazi nahi izan dizkiete: “Eskerrik asko denboraldi osoan gure ondoan egon zareten guztioi, batez ere momentu gogor eta zailetan egon zaretenoi”.
Ospakizuna. Zapatuan [apirilak 22] denboraldiko azken partida lehiatuko dute 18:00etan, Zaldupen, Portugaleteren aurka. Denboraldian babesa eskaini duten laguntzaile eta jarraitzaileekin batera hirugarren mailan egindako denboraldi honi behar bezalako amaiera emateko asmoz, Aurrera Kirol Elkarteak ospakizun jaia antolatu du. Partidaren ostean taberna irekita egongo da eta pintxoak egongo dira jarraitzaile eta jokalariek giro ederrean lorpena ospatzeko.