Mutrikuko EH Bilduren udal hauteskundeetarako zerrenda
"Herriaren mesedetan" lan egiteko prest dagoen taldea hamasei herritarrek osatzen dute.
Apirilaren 5an aurkeztu zuen Mutrikuko EH Bilduk datorren maiatzaren 28ko udal hauteskundetarako zerrenda. Joseba Palenzuela Arrieta Mutrikuko alkatetzarako hautagaiarekin aurkeztuko den taldea taldea “prestatua, arloz arlo ekarpenak egiteko gaitasun handikoa, eta aldi berean herrikoia eta herrigintzan esperientzia handikoa” dela adierazi dute, hala nola, “herriko kultur eta kirol elkarteetan zein eragile sozialetan presentzia handia dutenak”.
“Herriaren mesedetan” lan egiteko prest dagoen taldea hamasei herritarrek osatzen dute: “Azken lau urteetan aritu direnen esperientzia eta aurpegi berrien freskotasuna uztartzen ditu talde gaztea da. Administrazio publikoak, enpresa munduak edota herrigintzak nola funtzionatzen duten oso ondo ezagutzen duen lantaldea osatu du koalizioak”.