Ondarroa eta Isuntza, Bizkaiko txapeldun
Ondarroa eta Isuntza Arraun Elkarteak goi mailan aritu dira Bizkaiko Batel Txapelketan. Kategoria denetan lehiakor agertu dira, eta zenbaitetan garaipena ere eskuratu dute.
Ondarroa Arraun Elkarteak eta Isuntza Arraun Elkarteak gogoratzeko moduko Bizkaiko Batel Txapelketa egin zuten atzo [apirilak 16], Sestaoko uretan. Lehiako kategoria denetan ala denetan borrokalari eta bikain agertu ziren klub biak, eta, gainera, garaipen bikainak lortu zituzten zenbaitetan. Ondarrutarrak nagusi agertu ziren emakumezkoen ume mailan; 05.14,94ko denboragaz, garaipen paregabea lortu zuten. Isuntza podiumeko hirugarren koska poltsikoratu zuen maila horretan, 05.19,95eko denbora eginik.
Ondarroa, era berean, garaile suertatu zen gizonezko gazte kategorian ere, 09.13,14ko denbora lortuta. Isuntzak, bere aldetik, emakumezkoen alebin mailako estropada irabazi zuen, 02.36,23ko denbora eginda. Maila horretan, Lea laugarren postuan sailkatu zen, 03.00,13ko denboragaz.
Maila denetan lehiakor. Gainontzeko kategoriei dagokienez, garaipenaren lehian aritu ziren bi elkarteetako arraunlariak: Ondarroa alebin mistoetan bigarren postuan sailkatu zen; Isuntza, hirugarren emakumezko absolutuetan; Lea ere hirugarren, emakumezkoen kadeteetan; Isuntza, gizonezkoen kadete mailan bigarren.