II. Udaberriko Azokak kalitatezko produktuz beteko du Munitibar
Domekan [apirilak 23] egingo da azoka, 10:00etatik 15:00etara bitartean, frontoian. 23 postu egongo dira aukeran, eta tartean herriko bost sortzaile egongo dira.
Munitibarko Udalak antolatuta egingo da II. Udaberriko Azoka ere. Besteak beste, bitxiak, osagarriak, ehun-gaiak, sagardoa, arropa edota euskal pastelak erosteko aukera edukiko dute herritarrek frontoian.
Udal ordezkariek azaldu dute azoka egiteko ideia pandemia aurretik sortu zela. Lehendabiziko hura, baina, udazkenean egin zuten. Eta pandemia eta gero erabaki zuten hobeto zela udaberrian egitea. «Udazkenean beste herri askotan ere azokak egoten dira. Gure asmoa izan zen egunpasa egiteko aukera ematea. Beraz, udaberria egokiago ikusten genuen, eta hala egin genuen iaz», azaldu dute udal ordezkariek.
Musikagaz girotuta, herriko eta inguruko herrietako zein Euskal Herriko beste txoko batzuetako ekoizle eta artisauekin aurrez aurre hitz egin eta euren produktuak ikusi eta erosteko aukera egongo da domekan Munitibarren. «Guztira 21 ekoizlek parte hartuko dute azokan, eta horiei Munitibarko Denok Erostera elkartearen eta Txopitturri guraso elkartearen postuak batuko zaizkie». Beraz, guztira 23 salmahai egongo dira.
Salmahaiak
- Herrikoak
- Aintzane: Bitxiak eta maskarak.
- Denok erostera: Sorpresa kutxak, koadroak eta osagarriak.
- Jesus Belaustegi: Zeramika.
- Maite: Belarritakoak.
- Pascual del Rio: Euskal Herriko paisaia.
- Reyes: Panpinak.
- Txopitturri guraso elkartea: Kamisetak.
- Gonbidatuak
- Anwar (Bermeo): Haziak eta belarrak.
- Arantza (Mendata): Koadroak.
- Ateun harategia (Markina-Xemein): Txerrikiak eta pintxoak.
- Axpe sagardotegia: Sagardoa eta txakolina.
- Bakikureta (Gizaburuaga): Landan hazitako oiloen arrautzak.
- Katxalote (Deba): Arropa eta osagarriak.
- Kostabi (Oleta): Barazkiak.
- Kuttun Art (Sestao): Belarritakoak eta osagarriak.
- Larruz (Markina-Xemein): Ahuntz gazta.
- Lauky (Berriatua): Osagarri jasangarriak.
- Luhei (Irun): Moda iraunkorra.
- Orratz (Ajangiz): Brodatuak eta osagarriak.
- Rubenaker (Ajangiz): Eztia.
- Sarrikola ogitegia (Larrabetzu): Ogia eta pastelak.
- Surarte (Abadiño-Arrieta): Tximini garbiketak eta harri lanak.
- Tribat&H2O (Muxika): Eskuz margotutako moda eta osagarriak.