Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKultura

Miren Agur Meabek bere ibilbide poetikoa balioetsi du euskaltzain osoko harrera ekitaldian

Euskara eta literaturaren ateak zabaldu zizkioten pertsonak omendu nahi izan zituen zapatuko [apirilak 22] herriko baselizan eskainitako irakurraldian.

Miren Agur Meabe euskaltzain oso izendatzeko harrera ekitaldia. Argazkia: Lekeitioko Udala.
Mikel Reina Barros
Lekeitio
2023/04/24

2022ko otsailaren 25ean, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu ostean Miren Agur Meabe ofizialki da Euskaltzaindiako euskaltzain oso zapatuan [apirilak 22] harrera ekitaldia egin eta sarrera hitzaldia irakurri ostean. Lehendabizi, Lekeitioko Udaletxeko pleno aretoak Euskaltzaindiako osoko bilkura hartu zuen eta gero, bertako ordezkariek eta bestelako agintariek, besteak beste, Andres Urrutia euskaltzainburua, Koldo Goitia Lekeitioko Alkatea, Elixabete Etxanobe herri administraziorako eta erakunde harremanetarako foru diputatua eta Lorea Bilbao Euskara, kultura eta kirola foru diputatua herriko basilikarako bidea hartu zuten.

Hain zuzen ere, Meabek lore-eskaintza egin zion Resurrecion Maria Azkueri, lehen euskaltzainburua basilikan bertan baitago hilobiratuta. Gero, euskaltzain oso izendatu zuten Eusebio Erkiaga eta orain, Meabe, beraz, hirugarren lekeitiarra da. Protokoloak agintzen dituen bestelako hitz eta aurrekarien ostean, Itsaso bete mezu sarrera-hitzaldia irakurri zuen idazleak. Bertan, itsasoak bere ibilbide poetikoan izan dituen agerpideez mintzatu zen, poema zatiak oinarritzat hartuta. Euskara eta literaturaren ateak zabaldu zizkioten pertsonak omendu nahi izan zituen irakurraldian: herriko basilikan eginiko lehen irakurketak Labayru, Xabier Kintana, Eusebio Erkiaga… izan zituen hizpide, besteak beste.

Meabek hamahiru puntutan laburbildu zuen berbaldia: Bizi-aroen portua; Arranegi versus Goikokalea; Hondartza, prisma bat; Orografiari buruzko apunteak; Itsas zoologiaren lagin batzuk; Oinarrizko gastronomia; Kresala, pasioaren perfumea; Itsasoa, doluaren gordailu; Genealogia femeninoaren ozeano horiek; Ur-mitoen gazitasunaz; Tresnak: belak, arrauna, amuak eta mapak; Itsas belarrien bilduma; Sormenaren ur irauliak; Harea, arbel eta lehengai.

Miren Agur Meabe euskaltzain oso izendatzeko harrera ekitaldia.

Argazkia: Lekeitioko Udala.

Castillo Suarez euskaltzain osoak eman zion erantzuna Galtzearen arteaz testuagaz eta Meaberen poetikaren nondik norakoak azaldu zituen: “Galerei aurre egiteko idazten du Miren Agur Meabek. Agur esateko ere bai. Negar egiten du galerei neurria hartzeko. Idatzi egiten du gaitzetik ateratzeko. Baina, batzuetan, ez dago mina arintzerik, boligrafoak ez daki bereizten zer den lehenago, negarra edo mina, idatzia edo sentitutakoa, nahigabea edo gonbitoa. Batzuetan bihozmina biderkatu eta oinaze bihurtzen da, gainera. Orduan, nahiago du gorputzik eduki ez, eta testu hasikin bihurtu, esaldi mataza, ohar kaier. Finean, idaztea galtzen eta erratzen ikastea da”.

Azkenik, euskaltzain berriak karguaren zina egin zuen: “Euskaltzaindiaren xede eta helburuei eta euskaltzain izateari dagozkien eginkizunak zintzo eta leialki beteko ditudala neure hitza ematen dut”. Ostean, euskaltzain osoaren domina, diploma eta ikurra jaso zituen Meabek euskaltzainburuaren eskutik, eta andreen aurreskuak eman zion amaiera ekitaldiari.

Lekeitioko Udaletik Meabe herritarra zoriondu nahi izan zuten eta herriari emandako guztiagatik eskerrak eman. Oroigarri gisa, Lekeitioko ondarearekin lotura handia duen eguzki dantzan erabiltzen den mantoia oparitu zioten. Iaz, gainera, ‘ohorezko herritar eta alaba kutun’ izendatu zuten.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

A11 Greba Orokorra bannerra
A11 Greba Orokorra bannerra

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Euskal Herria, Bizkaia

Sute batek kiskali egin du hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa bat Bilboko portuan

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon baten gorpua aurkitu dute Trapagarango ibaian

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek txartzat jo dute beharginak beste enpresa batzuetara bidaltzeko aukera

Euskal Herria, Bizkaia

«Pertsona zaurgarrien» hizkuntza eskubideak urratzea leporatu diete epaileei

Ekonomia, Bizkaia

Enerpacek berretsi egin du Mallabiko instalazioko berrogei langileak kaleratu nahi dituela

Ekonomia, Araba, Bizkaia

Cap Capitalek sindikatuei esan die Tubos Reunidoseko langileen %20 kaleratuko lituzkeela

Euskal Herria, Bizkaia

Atzera bota dituzte Berangoko auzian ebatzitako absoluzioaren aurkako helegiteak

Bizigiro, Bizkaia

Bizkaiko Etxebarri erretegia da munduko jatetxerik onena, ‘The World’s 50 Best Restaurants’ zerrendaren arabera

Euskal Herria, Bizkaia

Bigarrenez Bilboko familia baten etxegabetzea behin-behinean geldiarazi dutela jakinarazi du AZETek

Kultura, Bizkaia

Bilboko Bira kulturguneak programazioa etengo du

Zuzeneko laguntzak lehenetsiko ditu Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko Sailak

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.