Bederatzigarren amaitu du 3.mailako liga txapelketa Ondarroako Aurrerak
Aurrerako entrenatzaileak pozik eta balorazio positiboa eginaz amaitu zuen denboraldia. Genuine taldeen topaketa antolatu du Zaldupe udal futbol zelaian.
Ondarroako Aurrera Kirol Elkarteak bederatzigarren amaitu du 3.mailako laugarren multzoko sailkapena, zapatuan Portugalete 2-1 menderatu eta 37 punturekin. Zapatuan jai giroko partidua jokatu zen Zaldupen eta Mikel Etxaburu āPixkiā entrenatzailearen mutilek amaiera polita eman zieten denboraldi eder bati. Lehen minutuetan kanpokoak izan ziren baloiaren jabe, baina etxekoen lehen golak segidan aldatu zuen partidaren bidea.
Iker Urrestik 26.minutuan eta Mathias Senghorrek 73. minutuan lortutako golek hiru puntuak etxean geratzeko balio izan zuten. Alvaro Iglesiasek egin zuen kanpokoen gola azken minutuetan. Hauek izan ziren bi taldeek zelairatu zituzten hamaikakoak: Aurreraren aldetik, Remen, Xanet, Martija, Orbegozo (4ā Anartz ), BarruetabenĢa, Jon Gabi (70ā Erdozia), Pradera, Aldazabal (45ā Lander), Urresti, Luken (65ā Arruabarrena) eta Mathias. Portugaleteren aldetik, Castro, PecinĢa, Cardenas, Etxaburu, Unax (46ā Ibargoien), Leiza (83ā Ekhiotz), Mendia, Morcillo (77ā Etxaniz), Naveira (67ā AĢlvaro Iglesias), Herrera (46ā Aitzol) eta Garro.
Ez zen partidu oso gogorra izan, baina bai lehiatua. Bi taldeek ere sailkapenean gauza handiegirik jokoan izan ez arren, bakoitzak bere denboraldiari amaiera ona eman nahi zion eta lortu zuten etxekoek. āGuretzat oso garrantzitsua zen aurrerazaleen aurrean zapore gozoarekin amaitzea, eta lortu genuenā. Partiduaren ostean, klubak musika, pintxopotea eta festa antolatu zituen zaletuentzat, urtean emandako laguntza eta babes guztia eskertzeko.
Aurrerako entrenatzaileak pozik eta balorazio positiboa eginaz amaitu zuen denboraldia: āMutilei lana eskatu genien denboraldi aurreko lehen entrenamenduan, eta hortik etorri dira emaitza onak. Lan egiten duenak aukera asko ditu gero uzta jasotzeko, eta hori izan da gure bideaā. Zuzendaritza batzordetik adierazi dutenez, dagoeneko 2023/2024 denboraldia prestatzen ari dira: āLehen urratsa entrenatzailearen kontratua luzatzea da. Oso pozik gaude taldearen bilakaerarekin eta gure nahia talde tekniko berdinak jarraitzea da. Hurrengo egunetan jakinaraziko dugu entrenatzailearen erabakiaā. Emaitza honekin, datorren urtean 35.denboraldia egingo du Aurrerak 3.mailan.
Asteburu bete-betea. 3.mailako taldeak liga amaitu duen arren futbolak aurrera darrai Ondarroan. Zapatu goizean benjamin mailako nesken Ondarroako Txapelketa jokatuko dute Aurrera, Eibar, Basauriko Kimuak, Pauldarrak, Bizkeneskak eta Portugalete taldeek; 10:00etan hasiko da. Arratsaldeko 17:00etan, Jubenilen taldeak Gallartaren aurka jokatuko du Zaldupen igoera lortzeko bidean partidu oso garrantzitsua. Domeka goizean, ostera, Ibilaldiko egitarauaren baitan, Genuine taldeen topaketa antolatu du Zaldupe udal futbol zelaian, 11:00etatik aurrera; bost euskal taldeak egongo dira Zaldupen: Athletic, Erreala, Eibar, Osasuna eta Alaves.