II. Euskal Jaiak dantzan jarri ditu Markina-Xemeingo kaleak
Nahiz eta eguraldiak ez zuen lagundu, giro paregabea egon zen eta hiru dantza taldeek beraien dantzak eskaintzeko aukera izan zuten.
Markina-Xemeingo Zerutxu dantza taldeak, Arrasateko Lore Gazteak dantza taldeak eta Ermuko Txindurri dantza taldeak ikuskizun bikaina eman zuten domekan [apirilak 23] Markina-Xemeinen. Euria egin zuenez, hasieran planteatutako egitaraua bertan behera gelditu zen. Goizean eguraldiak atseden txiki bat eman zuen eta dantza taldeetako umeak herriko kaleetatik kalejiran atera ziren. Baina arratsaldean, Zelaian egin behar zen emanaldi nagusia eta Arkupe aurrean egin behar zen erromeria, frontoi txikira igaro behar izan zituzten. Jende asko eta guraso asko gerturatu ziren dantza ekitaldira eta antolatzaileek balorazio positibo bat atera dutela diote. “Honek indarra ematen digu hurrengo urteetan Euskal Jaia egiten jarraitzeko”.