Ispasterko EH Bilduk hauteskunde programa osatzeko ekitaldi irekia egin du
Koalizioak joan den domeka goizean [apirilak 23] elkartu zituen herritarrak frontoian.
Proposamenak arlo desberdinetan bildu ziren: Gobernantza, herri garapena, gizartea, zaintza, kultura, kirola, herri jabetza eta hirigintza eta auzoak. Ispasterko EH Bilduk gobernantzari nahi dio “aparteko garrantzia”, haien ustez beste “proposamenen biltzaile eta txapela” delako: “besteak beste lau urteko legealdi-plana adostu Udalbatzarrean ordezkaritza duten guztiekin, auzo-ordezkariaren figura garatu, aurrekontu partehartzaileak, osoko bilkurak arratsaldean jarri, batzorde irekiak sortu…” Ekitaldia kopau bategaz amaitu zuten.