Lekeitioko EH Bilduk herri batzarrean parte hartzeko deia egin du
Bihar [apirilak 27] herriko kultur etxeko Azkue aretoan herritarren proposamenak jasoko dituzte.
Lekeitioko EH Bilduk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara begirako programa osatzeko herri batzarra antolatu du bihar [apirilak 27] kultur aretoko Azkue aretoan 19:00etatik aurrera. Bertan, herri programan gehitzeko ideiak, proposamenak edota iritziak jasoko dituzte. Koaliziotik bileran parte hartzeko deia luzatu dute: “Igarri dozuez aldaketarako olatuan zipriztinak, ezta? Busti daigun herri osua kresalez eta eragin daigun behar dogun aldaketia. Hurrengo paladia herri batzarra. Anima!”.