Mutrikuko EAJk "herriaren alde lan egiteko konpromiso sendoa" duen taldea aurkeztu du
Ion Gambrak alkategai jeltzaleak zortzi emakume eta zortzi gizonez osatutako taldea aurkeztu du. Mutrikuk aldaketa behar duela esan eta hitzetatik haratago, proiektuak zehaztu eta aurrera eramateko asmoa agertu dute.
Ion Gambra Ibarzabalek Mutriku eta mutrikuarrekiko “konpromiso sendoa” duen taldea aurkeztu du. “Esperientzia, formakuntza, kudeaketarako gaitasuna eta berrikuntza uztartzen dituen taldea da, eta guztiek erakutsi dute lanerako prestutasuna”, dio Gambrak.
Mutrikuk aldaketa behar duela diote jeltzaleek. “Kalitatezko zerbitzu publikoak, azpiegiturak eta ekipamenduak izango dituen herria dugu helburu. Herriko irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzea da gure nahia”. Eta hori guztia jasangarritasunez eta ingurunea errespetuz egingo dutela diote. “EAJ da Mutrikuk aurrera egiteko behar duen bermea. Hitzetik haratago, proiektuak zehaztu eta aurrera eraman behar dira. EAJ horren bermea da, Eusko Jaurlaritzatik hasi eta herri txikietaraino”.
Azken lau urteetan udalean lanean egon den talde jeltzalearentzako esker oneko hitzak eduki ditu Gambrak. “Oposizioan bada ere, Mutrikuren alde egin dute lan, modu eraikitzailean”.
- Ion Gambra Ibarzabal
- Xabier Eizagirre Aizpurua
- Miren Eukene Arrieta Beristain
- Maria Elena Cebrian Larrañaga
- Valentin Zumalabe Andonegi
- Xabier Egurbide Aristondo
- Esther Urresti Pazos
- Iñaki Arrizabalaga Lekube
- Arantza Mendizabal Ali
- Bittor Andonegi Gazagaetxeberria
- Miren Nekane Illarramendi Andonegi
- Arkaitz Garagarza Mendizabal
- Elena Altuna Zuazubizkar
Ordezkoak:
- Miren Julene Roteta Altuna
- Oihana Iparragirre Basurko
- Jose Luis Martinez Azpiazu