Errioxara irteera antolatu du Aulestiko Adinekoen Elkarteak
Izena emateko azken eguna maiatzaren 13a izango da.
Aulestiko Hirugarren Adineko eta Pentsiodunen Elkarteak antolatuta Errioxara irteera egingo dute maiatzaren 17an [eguaztena]. Parte hartu nahi dutenek apuntatzeko aukera dute 946 27 92 06 edo 600 42 55 04 telefonoetara deituta.
09:00etan abiatuko dira Torrezelaitik eta 11:30ean, Yusoko Monastegira (San Milla de la Cogolla) bisita egitea aurreikusten da. Ondoren, 13:00ak inguruan David Moreno Bodegara (Badaran) , ondoren bazkaria egingo dute bertan. Arratsaldean, berriz, geldialdia egingo dute Labastidan. Irteera 30 euro ordaindu beharko da.