Euskararen astea abiatuko da Mutrikun
Egitarauak euskara ezarriko du erdigunean; bihar [maiatzak 2] abiatuko dira ekimenak eta maiatzaren 9ra bitartean egingo dira.
Erabiliz eragin! euskararen astea abiatuko da bihar [maiatzak 2] Mutrikun, eta maiatzaren 9ra bitartean hainbat hitzordu zehaztu dituzte. Mutrikuko Udalak, Uemak, Mutrikuko Institutuak, Samielak eta Saturran Guraso Elkarteak antolatutako ekimenak, euskara jarriko du erdigunean.
Mitzodromoak, esperientzia trukeak eta ahalduntze saioak izango dira, eta baita bi hitzaldi esanguratsu ere, zehazki, Jon Maia eta Kike Amonarrizek eskainiko dituztenak. Hitzaldiak herritarrei begira eskainiko dira, baina astean ikastetxean ere landuko den ekimena izango da.
EGITARAUA
- Maiatzaren 2tik 9ra bitartean. Mintzodromoak, esperientzia trukeak eta ahalduntze saioak, Ikastetxeetan.
- Maiatzak 2, 18:30. Kike Amonarrizen Euskara bidegurutzean, hitzaldia, Zabiel kultur etxean.
- Maiatzak 7, 12:30. Ekitaldia eta jan edana, Beheko plazan.
- Maiatzak 9, 18:30. Jon Maiaren hitzaldia (Gazteleraz) Desde Extremadura al euskara, Elizapeko lokaletan.