Ondarroako kirol udalekuetan izen ematea zabalik dago
Aurrera Kirol Elkarteak udako kanpusa eskainiko du.
Ondarroako Udalak, urtero legez, kirol udalekuak antolatu ditu Zaldupe udal kiroldegiagaz elkarlanean. LH 1, 2, 3 eta 4ko haurrei zuzenduta egongo dira; izena emateko azken eguna maiatzaren 12a da. Bi txanda egongo dira, uztailaren 3tik 13ra eta uztailaren 17tik 28ra. Biak ala biak ordutegi berdinean izango dira, 09:30etatik 13:00etara.
Interesa dutenek izen emate orria bete beharko dute; kiroldegiko harreran eskatu daiteke edo kiroldegia.harrera@ondarroa.eus helbidera idatzita.
Aurrera. Ondarroako Aurrera Kirol Elkarteak futbol teknifikazio kanpusa martxan jarri du aurtengo udarako: 2011 eta 2017 urteen artean jaiotakoentzat izango da. Hiru aste izango dira, eta bakoitzak aukera izango du nahi adina asteetan parte hartzeko: ekainaren 26tik ekainaren 30era, uztailaren 3tik uztailaren 7ra eta uztailaren 10etik uztailaren 14ra. 10:00etatik 14:00etara arteko ordutegia izango du; 9:15etik 10:00etara eskolako lanak egiteko aukera egongo da nahi dutenentzat.
Izena emateko azken eguna ekainaren 11a izango da; izen-emate orria bete eta ordainketa egin beharko da. Informazio gehiago Aurrera Kirol Elkartearen sare sozialetan.