Zaleek ez zuten hutsik egin Genuine taldeen topaketan
Xabat Ibarloza ondarrutarrari omenaldi beroa eskaini zioten.
Domeka goizean, Ibilaldiko egitarauaren baitan antolatutako Genuine taldeen topaketa egon zen. Jendetza batu zen Zaldupe udal futbol zelaian; Athletic, Real, Eibar, Osasuna eta Alaves taldeen arteko norgehiagokak ikusteko. Giro ezin hobean aritu ziren, eta zaleek gogotsu erantzun zioten kirolariei.
Xabat Ibarloza ondarrutarrak Athletic taldearekin lehiatu zuen, gogotsu zegoen topaketa lehiatzeko eta herritarrek ez zuten hutsik egin. Partidak jokatu ostean, Aurrera Kirol Elkarteak omenaldia eskaini zion Ibarlozari.