Dantza Eguneko Galara joateko autobusa ipiniko du Dantzartek
Gala Donostiako Victoria Eugenia antzokian egingo da, maiatzaren 28an. 12:00etako emanaldira joateko autobusa doan izango da. Izena emateko azkenengo eguna maiatzaren 12an izango da.
26. Nazioarteko Dantza Eguneko Gala maiatzaren 28an izango da, 12:00etan eta 19:00etan, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Eta Ondarroako Dantzarte Ballet Elkarteak Donostiara joan-etorria egiteko autobusa jarriko du: doan izango da. Izena ematea Maitane Uriberekin edo Dantzarteko Batzordekideekin harremanetan jarrita egin behar da: azken eguna maiatzaren 12a da.
Dantza Eguneko Gala Gipuzkoako Dantzari Profesionalen elkarteak antolatzen du eta aurtengo dantzarien artean egongo dira Lucia Lacarra eta Matthew Golding, Ion Agirretxe eta Cristina Casa, Iker Rodriguez, Malandain Ballet Biarritz, Sharon Lavi, Bilboko M.M.Flamenco dantza eta Aukeran Dantza Konpainia.
Sarrera. 12:00etako emanaldia ikusteko Dantzartek joan-etorriko autobusa jarriko du baina ikuskizunerako sarrera bakoitzak berea erosi beharko du; Internet bidez erosi daiteke.