Munitibar Open Series jokatuko dute barikuan, sarrera denak saldu ondoren
Maila handiko binakako partidu bi jokatuko dituzte, 19:00etan hasita.
Zesta-punta herri txikietara zabaldu asmoz, Munitibarko pilotalekuak Munitibar Open Series hartuko du barikuan [apirilak 5], 19:00etan. Sarrera denak agortuta daude.
Binanako partiduak izango dira da: Xabi Barandika eta Unai Lekerika gernika-lumotarrek, Jai Alai Winter Seriresko txapeldunordeek, Aritz Erkiaga ispastertarraren eta Jon Bullet Zabala markina-xemeindarraren kontra jokatuko dute. Horrez gain, Alex Goitia markina-xemeindarra eta Julen del Rio gasteiztarra Aaron Gonzalez de Matauko arabarraren eta Mikel Manzisidor mutrikuarraren aurka ariko dira.