Gorabideko langileek bihar abiatuko dute greba
Bihar [maiatzak 6] autoen karabana aterako da Ondarroako portutik, 09:30ean.
Gorabide, Aspace, Madres Mercedarias eta Gaude, adimen urritasun dutenekin lan egiten dute lau elkarteek lan hitzarmenen negoziazioak blokeatuta daudela salatu dute. Horiek desblokeatzeko eta gutxienez KPIa eta metatutako atzerapenak aitortzeko greba egunak deitu dituzte.
Langileak telefonoari lotuta bizi direla salatu dute, eta horrela “ezinezkoa” dela kontziliatzea. Kalitatezko kontratuak exijitzea da grebaren arrazoietako bat, baina ez da bakarra. “Gure lan baldintzak txarrera doazen heinean, zerbitzuan ere igartzen da”.
Greba egunak. Maiatzaren 8an eta 9an greba bateratuak egingo dituzte, Bilbon. Eskualdeko Berriatuko, Markina-Xemeingo eta Ondarroako Gorabideko egoitzak bihar [maiatzak 6] abiatuko dute greba eta maiatzaren 14ra bitartean iraungo du. “Enpresa bakoitzak mobilizazio propioak egingo ditu, LABek, ELAk eta ESK-k deituta”. Bihar autoen karabana aterako da Ondarroako portutik, 09:30ean. Plazakolarantz abiatuko dira, Markina-Xemeindik, Durangotik eta Basauritik igaro ondoren, Moyua Plazan beste karabana batzuekin elkartzeko.